Ohiko udalbatzarra egingo dute ostegun arratsaldean
Danbolin— 2021-02-24
Ostegun honetan, hilak 25, Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo du Udalak, arratsaldeko 20:00etan hasita. Batzarra telematikoa izango da. Ondorengoa izango da gai-zerrenda:
- 2021eko urtarrilaren 28ko Udal Batzarreko akta onartzea, bidezkoa balitz.
- HAPOren aurrerakin dokumentuari aurkezturiko iradokizunei erantzuteko txostena onartzea
- Euskara ikasteko laguntzen araudi aldaketa
- 5G-aren hedatzeari buruzko luzapenaren inguruko mozioa
- Erregu eta galderak.