Emakume langileen zapalkuntza eta asisntentzia lanak izan zituzten hizpide Itaiak antolatutako hitzaldian
Danbolin— 2021-03-07Urola Erdiko Itaiak hitzaldia emakiume langileen zapalkuntza eta asistentzia lanen inguruko hitzaldia eskaini zuen atzo, larunbata, Alonderoko kultur aretoan. Herritar ugari bertaratu ziren saiora.
Martxoaren 8ari begira antolatutako egitarauaren baitan antolatu zuten atzoko saioa eta hitzaldi bera antolatu zuten Azpeitian eta Azkoitian ere. Asistentzi eta zaintza lanetan emakumeek duten papera zein den eta nolakoa den azaldu zuten atzoko saioan, adibide ezberdinak emanez. Bihar izango dute hitzordu nagusia: mobilizazioa egingo dute Azpeitian, plazan hasi eta epaitegiraino, Emakume langileon interesen defentsan, lege burgesa borrokatu lelopean.