Etxez etxeko hiru lanpostu betetzeko lehen azterketa egin dute gaur goizean
Danbolin— 2021-03-24Zestoako Udaleko etxez etxeko hiru lanpostu betetzeko oposizio-librearen lehen azterketa egin dute gaur 16 lagunek. Goizeko 10:00etan hasi da aukera anitzeko azterketa betetzeko froga Alonderoko kultur aretoan.Udalak hamabi lanpostu aterako ditu lehiaketa publikora legealdi honetan. Martxoaren 17an administrari laguntzaile lanpostua betetzeko lehen azterketa egin zuten 108 lagunek. Gainerako zortzi postuak datozen legealdi honen barruan ateratzea aurreikusten du Udalak.
Hauek dira gainontzeko lanpostuak:
– Administraria (dedikazio osoan)
– Udaltzaina (dedikazio osoan)
– Ingurumen teknikaria (%65eko dedikazioan)
– Eginkizun anitzeko ofiziala (dedikazio osoan)
– Eginkizun anitzeko langilea (3 lanpostu dedikazio osoan)
– Garbitzailea (dedikazio osoan)