“Okupazioaren aurkako ofentsiba gelditu” lemapean hitzaldia
— 2021-04-07Gaztetxearen 32. urtemugako egitarauaren baitan, hitzaldia izango da osteguean 18:00etan Gaztetxean. Bertan, Langile kontrolpeko espazioek gaur egun aurrera ateratzeko eta egonkortzeko dituzten zailtasunez arituko dira Erraki taldeko kideak.
Besteak bestea, “desokupatu enpresak” bezala izendatuta dauden enpresa parapolizial faxisten inguruan eta okupazio praktikari komunikabide masak ematen dien tratamendua eta lege proposamenen inguruan ere hitz egingo da. Azken aldian, oso gogor ari baitira eragiten estatu aparatuetatik eta sektore ekonomiko batzuetatik praktika hauen kontra.
Gai hauen inguruan argipenak jasotzeko interesa dutenei bertara agertzeko deialdia luzatzen zaie. Galderak egin eta erantzuteko aukera ere izango da
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide