Albisteak
Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak
— 2021-04-26Dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 1ean amaituko da. Guztira, 30.000 euro bideratuko ditu Udalak dirulaguntza horietara.
Etxebizitzaren alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu berri du Udalak. Laguntzaren xedea, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, mugikortasun urria dutenei, bananduei eta dibortziatuei, 70 urtetik gorakoei, alargunei eta seme-alabak bere kargura dituzten guraso bakarreko familiei alokairuaren zati bat ordaintzea da. Udalak 30.000 euro bideratuko dirulaguntza horietara, eta irailaren 1a izango da eskariak egiteko azken eguna.
Dirulaguntza eskatu ahal izateko, alokairuko errentak gehienez 550 eurokoa izan beharko du. Eskaera aurkeztu nahi duen orok oinarrietan zehaztuta dagoen dokumentazioa aurkeztu beharko du Udaleko gizarte zerbitzuetan, aurrez hitzordua hartuta.
Informazio gehiago hemen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide