Albisteak

ZESTOAN ARIKO DIREN BERTSOLARIAK ERABAKITA

Pasa den asteburuan jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako azken saioa. Horrela, final laurdenetako saio bakoitzean nortzuk arituko diren erabakita gelditu da.
Zestoako saioa urriaren 31ean izango da, Kiroldegian 17:30ean hasita. Honako bertsolariak izango dira Zestoako saioan:

 

-Alaia Martin
-Jon Maia
-Jokin Uranga
-Nahikari Gabilondo
-Eneritz Artetxe
-Manex Mujika

Hauek dira bertsolariek egin beharko dituzten lanak:
-Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
-Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
-Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
-Binaka, rola emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
-Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Sarreren salmenta martxan da. Bertsosarrerak.eus webgunean erosi behar dira sarrerak. Prezioei dagokienez, sarrera arrunta 11 euro, gazteak 4 euro eta Bertsozale Elkarteko bazkideentzat 8 euro.

bertsolariak_web




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide