Sorabil baserriko larre-behia

Aspalditik nituen jasota, jarraian azalduko ditudan bertso zahar hauek eta jasotzeko izan nuen arrazoia Aizarnarekin lotura zuzena zutelako izan zen. Bertsozalea denak gustura irakurriko ditu seguruenik, lehen irakurrita ez baditu behintzat; irakurri ez dituenak hemen du orain aukera.

Badirudi Aizarnako Sorabil baserriko Xerapio deitzen zioten mutil zaharrak, larre-behiak zituela mendian eta hauetako batek ihes egin zioela taldetik. Ondoren, harrapatzeko izan ziren komeriak dira bertso hauek irudikatzen dituztenak. Aspaldiko kontuak dira, 1917. urtean gertatutakoak, eta Iturzaeta bertsolariak idatzi zituen. 

Garai haietan gertaera batzuen inguruan bertso paperak ateratzea ohikoa zen, eta inprimatutakoan igandeko meza ondoren saltzen jartzea ere bai. Bertsoak paperean irakurtzeko zaletasuna handia zegoen nonbait. 

Dena den, seguru nago bertso paper  hauetan gertatutakoa  zerbait puztuta dagoela, baina ezerezetik asmatutakoak  ez direla ere bai. Lasturreko  larre-behiak dute ospea, baina bertso hauek irakurri ondoren konturatu naiz Aizarnakoek ere benetako kasta zutela.  

Ez dakit zein menditan zeuzkan Sorabilgo Xerapiok larre-behi hauek, baina ihes egin ondoren badirudi Anatxan menditik Etumeta eta Txillarramendi aldera jo zuela, bailara honetako baserriak aipatzen baitira batik bat. Aizarnako baserriak aipatu ahal izateko, nahiago nuen bestaldera egin izan balu larre-behi honek, horrela xarma gehiago izango lukete Aizarnan!

Egunez basoan ezkutatuta eta gauez sagardi, soro eta zelaietara irteten omen zuen, erbiak bezala, kalte handiak eraginez baserritarrei. Lastur aldetik hiru gizon adituak etorri ere bai soka handiak hartuta, larre-behia berehala  harrapatzeko asmoarekin. Baina ikusten denez nahiko kontu eta komeri ibili zituzten berauek ere, larre-behi hau harrapatzen.

Sarrera txiki honek, bertsoak hobeto ulertzen laguntzen duelakoan nago. Esan behar Sorabil baserria non kokatzen  den ez dakitenentzat, Santa Engraziako benta inguruan dagoela. 

Antonio Zabalak jaso eta Auspoa argitaletxeak kaleratutako  Iturzaeta bertsolaria izenburua duen liburutik ateratakoak dira bertso hauek.

Jon Egiguren 

============================================

 

1/ Aditu ezazute

Franziskoren deya,

ausento bat esaten

artu duben leya;

ixilik egoteko

dala geiegiya,

nola ibilli dan gizon

elementokeya,

arrapatu eziñik

Soabill’en beya.

 

2/ Ausento ontan b’al da

franko istorio,

danak esan-enian

zuzen digario;

bertsuak ipintzia

ez da misterio,

jende asko ibilli da

larri ta erio,

Soabill’en larre-bei

au dala merio.

 

3/ Bei onek egin du

asko azio txar,

izurratuak ditu

zenbat erribetar;

mantendutzen zan soro,

sagasti ta abar,

askuak jan da bota

mutur eta adar,

Txintxuai ondau dizko

ogei gurdi sagar.

 

4/ Bastante keja ziran

erriberatarrak,

eiten zituelako

sarrera kaskarrak;

zentzu aundikua zan

ta ankak azkarrak,

iñor oserbatzian

dantzauaz adarrak,

libratutzen zituan

kamiño-baztarrak.

 

5/ Soo ta sasti zebillen

ase eta bete,

kalte asko egiñaz

botatze ta jate;

Sorabill’ena dala

noizbait jakin dute,

keja kendu dezala

mediatamente,

orduan arakiñai

saldua dio te.

 

6/ Azpeiti’ko arakiñak

asi ziran galaz,

aisa atxitutzeko

idian iñolaz;

bestela ezin da gero

tiroz eta balaz,

baña etziran iris ten

arentzat eskolaz,

iges egiten zien

brinko eta jolas. 

 

7/ Tentatzen zebiltzala

ein zuten abildu,

aien tiruakatik

etzan ain debildu;

iñork ez du eritu,

ain gutxi il du,

berriz e sagas tira

egiten zan bildu,

besterik etzuten egin:

arrapatzen zaildu.

 

8/ Arakiñak etsita

ziranian jarri,

sasti-zaliak keja (1)

jabiari sarri,

gogorrago asteko

azienda orri;

txakurrak eta gizon

Lastur’tik ekarri,

berriz saldu diote

ango Ziolarri. (2)

 

9/ Egin nai zutenentzat

zezenez pestia,

Ziolarrek pentsatu

ori erostia,

bi urte inguruko

larre-bei gaztia,

aumentatu zedien

beraren kastia;

pobrezitu ainbeste

anbat du kostia.

 

10/ Ebaltzen zutenian

arakiñak iyan,

Lasturtarrak etorri

ziran balentiyan,

ori arrapatzeko

enpeño aundiyan;

batian bajuan da

bestian mendiyan,

ala ibilli ziran

jai bat edo biyan.

 

11/ Gabian sagastiyan

ibillita jaten,

bi legua bidian

aldian zan juaten,

lazuak jarrita ere

ziyen antzematen;

nun gordeta ego ten zan

obserbatu zuten,

Manteka deitzen zaion

itur ondo baten. (3)

 

12/ Andik atera zuten

txakurrez aurrian,

mendi gañera erten du

trote gogorrian;

andik Odri-iturrira (4)

amilka abarrian,

jateko beta gabe

mokaurik larrian,

txakurrak bestek ezin

segitu urrian. 

 

13/ Aiek kolpe buzten da

kolpe muturrian,

Saberri Munoaundi (5)

ortik zigerrian;

Anatxa’n txaran bera (6)

guztizko inderrian,

galanki nekatuta

illunabarrian,

Aizarna aldian gertau (7)

laga biarrian.

 

14/ Andikan zortziren bat

egun eo zazpira,

berriz e etorri dala

beia sagastira;

Txintxotarrak orrela

kontentu eztira,

erasoko dutela

ziaro gaizkira,

sartu biaituztela

danak jueztira

 

15/ Astearte perikoz

goizero goizian,

arrapatzalle oiek

bizkor asi zian,

ganadu ori errenditzeko pozian,

txakur eta makilla

biaje luzian,

mangatuko zutela

besterik ezian.

 

16/ Sagasti aldi ortan

lenbiziko mogi,

bildur zan gaizkillia

dan bezela ori;

ustez zerkatu arren

bee eta goi,

sei edo zazpi gizon

edo geiagori

errespetorik artu

etzion iñori.

 

17/ Odria alde ortara

nolabait mordatu, (8)

soo-jabiak an zala

bizkor akordatu;

artorik jan etzeien

nai zuten guardatu,

trankiarekin jota

adarrak dardatu,

alare denbora asko

etzuan tardatu.

 

18/ Ortik gora etzuten

milla diferentzi,

Elormendi gaztiak

eskuak egotzi; (9)

itxumustru gaiztua

ziyon erakutsi,

gauza onik etzala

zuanian etsi,

ark ere beriala

egin zion utzi. 

 

19/ Antxiturbi-goikora (lO)

ortik arutzian,

ondoren jende asko

zan osteuntzian;

iru Lasturtar ziran

guztien atzian,

neuri galdetu ziten

bestiak nun zian,

nik esan niyenian

aguro juan zian. (11)

 

20/ Antxiturbi-goiko’tik

Markes-txaradira (12)

txakurrakin buerdan (13)

al zuben tokira;

aurretikan kolpe ta

buztenetik tira,

balda danak pasata

Biziu’tik jira, (14)

laster ziraden Etumeta’ko egira. (15)

 

21/ Andik sekulakorik

eta azkarrena

jo du Etumeta’ko

beko s6 barrena;

jatxera ederra zan

ganadu arrena,

bera aurrian eta

bestiak urrena,

ai ura desditxa ta

baska txakurrena!

 

22/ Baso sakon guztiyak

korritu arian,

Zepari’tikan buelta (16)

nola pasa dian,

Antxiturbi-berriko (17)

atari parian,

Motrikuarrak eldu

orduko tarian,

an errenditu zuten

denbora berian.

 

23/ Izan dira guztizko

apustu egitiak,

bizirik atxitu ez ta bai

demanda jentiak;

señalaturik noiz izan

orduak betiak,

amarna amabi duro

askotxok botiak,

astinduak dituzte

diru-billetiak. 

 

24/ Milla beatzireun da

amazazpi urte,

Kristoren jaiotzatik

au zanera tarte;

Motrikoar da Lasturtar

arrapatzen parte,

Elormendi ta Arana,

Ibarguen puerte,

danak saiatu dira

errenditu arte.

 

.25/ Beia baten gañian

orrenbeste pleito,

txarrian jarri zaio

naikua kleito; ~an ere ark zuan

ainbeste delito,

arrapatuta las ter

ein zitzaien ito, (18)

larrutu ta aragiyak

eramanda kito. 

 

========================================

(2) Ziolar, Lastur’ko baserri bat da.

(3) Manteka-iturria, Arauntza mendiaren ipar-aldeko egalean dago.

(4) Odria baserria, eta onen ondoko Odri-iturria, Arauntza mendiaren egutera aldean daude.

(5) Saberri ta Munoaundi, bata Azpeitia’ko baserri bat da, ta bestea Errezil’koa; biak ere Etumeta aldean daude.

(6) Anatxa, Aizama’ko baserri bat da.

(7) Bertso-paperean: nekau; bañan, lturzaeta’- ren seme-alabak diotenez, gertau bear duo

(8) mordatu: moldatu.

(9) Elormendi, Azpeitia’n Enparan gañean dagoan baserri bat da. Ango mutilla izugarri indartsua omen zan.

(10) Antxiturbi-goikoa, Errezill’en Etumeta aldean dagoan baserri bat da, Txapel bertsolaria za- naren jaiotetxea.

(11) lturzaeta garo ebakitzen ari omen zan, eta iru Lasturtar oiek an azaldu zitzaizkion, soka aun- di bat bizkarrean zutela.

(12) Markes-txaradia, Arauntza mendiaren ipar–aldean dago. Baso aundiak dira. Garai artan da

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide