Albisteak
150 lagun inguruk hartu dute parte ‘650 tontor’ egitasmoan
— 2021-05-10Santa Engrazia, Ertxiña, Sasiarte eta Andutzeko tontorretan izan ziren zestoarrak. Antolatzaileek balorazio “oso positiboa” egin dute.
Izan bidea dinamikaren baitan antolatutako 650 tontor egitasmoa egin zuten Euskal Herri osoan iragan larunbatean. Zestoan, 150 lagun inguruk hartu zuten parte. Santa Engrazia, Ertxiña, Sasiarte eta Andutzeko tontorretan izan ziren.
Zestoako Sarek egitasmoaren balorazio “oso positiboa” egin du: “Jende asko mugitu zen, ez Zestoa mailan bakarrik, baita nazio mailan ere” azaldu dute. Datozen hilabeteetan azken ostiraletako elkarretaratzeak antolatzen jarraituko dutela adierazi dute eta uda aldera deportatuen inguruan zerbait egiteko asmoa dutela iragarri dute.
Argazkiak: Zestoako Sare
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide