Albisteak
Espainiako frontbolleko txapelketan izan dira Abantzuko pilotariak
— 2021-05-10Asteburu honetan jokatu da txapelketa eta zestoarrak ez dira hurrengo faserako klasifikatu.
Abantzu pilota klubeko Julen Odriozola, Oier Alonso, Mattin Eizagirre eta Xabat Sasiainek Espainiako Frontball txapelketan hartu dute asteburuan, Ezkabarten (Nafarroa).
Hiru partida jokatu dituzte: larunbat goizean aurrena, arratsaldean bigarrena eta igande goizean azkena. 21 urtetik beherako gizonezkoan sailean lehiatu dira baina ez dira hurrengo fasera pasa. Finalerdiak, Agoitzko kiroldegian jokatuko dira maiatzaren 15ean eta 16an.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide