Abenduak 12ko batzarrerako gonbita

Hilabete batzuk besterik ez dira falta datozen udal hauteskundeetarako, pixkanaka, etorkizuneko Zestoari forma ematen hasi beharra daukagu. Hori dela eta abenduaren 12an, asteazkena, 19:00etan, lehengo Jubilatuen Tabernan Batzarra egingo dugu.

Landuko ditugun gaiak:

  • Datorren legealdirako udal erronkak.
  • Udal hauteskundeetako alkategaiaren eta zinegotzigaien proposamen bilketa.
  • Abenduaren 22ko Txoko Feministaren deialdiari babesa.

Ondoren,  mokadutxoa izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide