Albisteak

Abenduaren 30era atzeratu dute “Txillarreko sukaldaria” dokumentalaren eta liburuaren aurkezpena

Hasiera batean abenduaren 16rako antolatuta bazegoen ere, eta ondoren abenduaren 23rako, azkenean abenduaren 30ean izango da Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa dokumentalaren eta liburuaren aurkezpena. Portale Kulturguneak antolatuta egingo da ekitaldia, 18:30ean, Alonderon. Proiektua Pello Rubiori egindako elkarrizketa batean oinarritzen da, eta Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martin dira bai liburuaren bai dokumentalaren egileak.

2005-2006ko bake prozesura iristeko bidean, Elgoibarko Txillarre baserrian egindako otordu-bilerak ditu ardatz proiektuak. Pello Rubio zumaiarraren ekimenez, hainbatetan bildu ziren han Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegi, eta garai hartan bizitako esperientziak jaso dituzte liburuan. Ibaibarriagak eta San Martinek Rubiorekin izandako elkarrizketen bidez osatu dute lana.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide