Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Arratsalde berezia izan zuten atzo Arroabeko haurrek. Izan ere, Sakulupe Guraso Elkarteak eta Zestoako Udalak antolatuta, “Mendia poltsan” izeneko tailerrean parte hartu zuten hainbat haurrek. 17:00etan hasita, kotoi organikozko poltsetan mendiak margotzen eman zuten arratsalde desberdin eta atsegina.
