Azaroa 2026
— 2026-11-26Irakurri 287. zenbakia hemen.

Hezurretatik haratago hitzaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Martin Arriolabengoa Zubizarretak eta Ane Corral Cobosek, Larrazken Kulturalaren baitan. Herritar ugari gerturatu zen Alonderora, Zestoako aztarnategiak beste ikuspegi batetik ezagutzeko.
Geologiaren ikuspegitik aztertu zituzten bi hizlariek herriko aztarnategi paleontologiko eta arkeologikoak. Hitzaldiarekin eman zioten hasiera Larrazken Kulturalean arkeologiari eskainitako tarteari.
Igandean, azaroaren 29an, Herri Azoka izango da, eta Antxieta Arkeologia Taldeak erakusketa jarriko du udaletxe azpian. 11:00etatik 15:00etara egongo da ikusgai.