Azaroa 2026
— 2026-11-26Irakurri 287. zenbakia hemen.

Azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen alde eta langileen pobretzearen aurka egindako greba orokorraren balorazioa egiteko asanblada deitu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Bihar, azaroaren 27an, izango da hitzordua, 18:00etan, Alonderon.
Etxebizitza eskuratzeko eskubidea bermatzea eta soldata duinak aldarrikatzea izan ziren grebaren ardatz nagusiak. Hego Euskal Herrian, ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek egin zuten deialdi bateratua, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearekin eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera. Biharko asanbladan greba egunaren balantzea egingo dute.