Albisteak

Abantzuk gomazko paletako Gipuzkoako finala etxean jokatuko du larunbatean

Larunbatean, azaroaren 28an, gomazko paletako, hirugarren mailako, Gipuzkoako finala jokatuko dute Kiroldegiko pilotalekuan. Abantzu 1 eta Hernani 1 taldeak ariko dira txapelaren lehian, 18:00etan hasita.

J. Rodriguez eta H. Larrañaga izango dira Abantzuren ordezkariak finalean. Aurrez aurre M. Lizeaga eta M. Manterola izango dituzte, Hernani 1 taldeko palistak.

Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketaren barruko finala izango da, eta etxeko pilotalekuan txapela lortzeko aukera izango du Abantzuk.

Txapelketako beste bi finalak ere larunbatean jokatuko dituzte, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, 11:00etan hasita. Bigarren mailan Aia eta Kuku taldeak neurtuko dira, eta lehen mailan, berriz, Oteiza eta Beotibar.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide