Azaroa 2026
— 2026-11-26Irakurri 287. zenbakia hemen.

Atzo, azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, eta Itaiak mobilizazioa egin zuen. 19:00etan izan zen hitzordua, eta, eguraldia lagun izan ez bazuten ere, hainbat herritar elkartu ziren plazan, “Indarkeria matxistaren aurka borrokatu” lelopean.
Elkarretaratzearen amaieran, Oihane Alberdi Itaiako kideak hartu zuen hitza. Emakumeek egunero jasaten duten indarkeria matxista salatu zuen, eta instituzioen eta alderdi politikoen jarduna kritikatu zuen, emakumeen babesa bermatzeko baliabide nahikorik eskaintzen ez dutelako.
Era berean, faxismoaren gorakadaren aurrean, kale mailako mobilizazioan eta antolakuntza independentean oinarritutako mugimendu indartsua eraikitzeko eta norabide sozialista argi batekin indarkeria matxistaren aurka borrokatzen jarraitzeko deia egin zuen.
