Albisteak

[ARGAZKIAK] Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko bidean atzera pausorik ez dela onartuko aldarrikatu dute

Atzo, azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioekin bat eginez, manifestazioa egin zuten herrian, Zestoako Mugimendu Feministak deituta. Eguraldi kaskarra egin bazuen ere, euritakoak eskuetan, herritar ugari atera ziren kalera indarkeria matxistarekin amaitzeko aldarrikatzera. 18:30ean abiatu ziren plazatik, eta herriko kaleak zeharkatu zituzten “Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoari feminismoz erantzun” zioen pankartaren atzean.

Manifestazioa kiroldegiko aterpean amaitu zen, eta bertan, Maddi Lertxundi eta Marga Eizagirre Mugimendu Feministako kideek hartu zuten hitza. Autodefentsa feminista aldarrikatu zuten borrokarako tresna gisa, erasoei, eskubideen ukazioari, zerbitzu publikoen pribatizazioari eta bizitzarekin negozioa egiten dutenei aurre egiteko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide