Albisteak

“Supituki show” antzerki inprobisatua izango da larunbatean Aizarnan

Larunbatean, azaroak 28, “Supituki show” antzerki emanaldia izango da Aizarnan, 18:30ean, Herri Elkarteak antolatuta.

Supituki Antzerkiak inprobisazioa oinarri duen ikuskizuna eskainiko du, eta ikusleek ere izango dute zeresana oholtza gainean gertatuko den horretan. Izan ere, publikoak idatzitako esaldietatik abiatuta sortuko dituzte istorioak, inprobisazio dinamika desberdinak erabiliz.

Umorea eta sormena ardatz hartuta, giro hurbil eta dibertigarrian osatuko dute emanaldia, aldez aurretik zer gertatuko den jakin gabe.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide