ABERRI EGUNA 2023

Apirilaren 9an Aberri Eguna gure hiriburu zaharrean, Iruñean ospatuko dugu.

Autobusa Zestoatik goizeko 9,30ean aterako da eta Iruñean euskaldunon eskubide nazionalak aldarrikatzeko manifestazioa eta gero, alde zaharreko jai giroan arratsalde pasa egiteko aukera izango dugu.

Itzulera arratsaldeko 17,00etan izango da eta izen ematea Portale eta Koiote tabernetako afitxetan eman daiteke.

MAITE DUGUN HERRIA!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide