Abian da 2018ko Global Training beken programa

30 urte baino gutxiago dituzu eta langabezian zaude? Garapenek eta Donostiako Sustapenak zure esku 60 Global training beka jartzen dituzte. Hauxe zure aukera da.

Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

Global Training bekak unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta dago.
Beka bakoitzeko zuzkidura-ekonomikoa: 1.400 €/hilean (gordin).

Parte hartzeko baldintzak:

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa edukitzea.
  •  30 urte baino gutxiago edukitzea 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana.
  • Ingeles-maila altua eta ona edukitzea. Lizentziadunek C1 eta B2 Goi-mailako Lanbide-heziketa titulua dutenek.
  • Praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazioaren edo penalaren bidetik diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera-galerarekin zerikusia duen zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana.

Izena eman dezakezu web-gunearen bidez: http://www.becasglobaltraining.eus.

Izena emateko epea ekainaren 15an hasi eta uztailaren 16an amaituko (eguerdiko 12:00ak arte) da. Informazio gehiago: http://www.becasglobaltraining.eus




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide