Albisteak

Absolbitu egin dute Elizondo eraikinaren okupazioaren harira epaitutako gaztea

Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi du Elizondo eraikinaren okupazioaren harira epaitutako gaztea absolbitu egin dutela. Atzo jakinarazi zuten berria sare sozialen bidez. Asanbladako kideek esanetan, epaiketan zehar Elizak eta fiskalak gaztearen absoluzioa eskatu dute, “helburua gazte baten kontrako kondena ez dela argudiatuta”. Hala ere, asanbladako kideek arabera, Elizak bide judizialari eutsi eta beste prozesu batzuk irekitzea “esperotzekoa” da. Elizari “behingoz” bide judizialak utzi eta negoziatzeko eskatu dute gazteek, “guztiontzat egokia izango den aterabide bat emateko helburuarekin”.

Bestalde, Udalak prozesuan zehar izandako jarrera salatu dute asanbladako kideek: “Hitz politen gainetik uneoro asanblada blokeatu eta prozesua oztopatzea izan da udalaren ekintzen ondorioa. Oraindik ere negoziatzeko helburuz egin ditugu hurbilpen guztiei entzungor egiten jarraitzen dute, beraiek zabaldu zuten arazoari inongo soluziorik planteatzeko ideiarik ez dutela argi utzita.”. Gazteek “gaztetxe berriaren ziurgabetasun egoeraren” aurka borrokan jarraituko dutela azpimarratu dute, eta herriko gazteei datozen egunetan eraikina egokitzeko egingo dituzten auzolanetan parte hartzeko deia egin diete.

Zestoako Gazte Asanbladak argitaratutako bideoa:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide