Albisteak

Abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dituzte Aizarnako amarbirjinak

Beste urte batez, egitarau oparoa antolatu dute Aizarnako herritarrek Amabirjinetarako. Abuztuaren 14an, ostegunez, hasiko dira festak, eta igandera arte luzatuko dira. Lau egunez, askotariko ekintzak antolatu dituzte herritar guztien gozamenerako.

Abuztuaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, jaien hasiera iragarriko du txupinazoak, auzoa festa giroan murgilduz. Hurrengo egunean, ospakizunen egun nagusia izango da Amabirjin Eguna, eta betiko legez, larunbatean oilasko biltzearen eguna izango da,  baserriz baserri ibiliko dira dantzan, festa giroan, oilaskoak jasotzen. Igandean, aldiz, txikienen txanda izango da, haurrentzako jarduerek emango baitie amaiera festei.

Hona hemen Aizarnako amabirjin jaietako egitaraua, osorik:

Abuztuak 14, osteguna

18:00. Txupinazoa.
Segidan, karropoteoa bertako gazteen eskutik.
21:00. Herri afaria.
00:00. Olgetan erromeria
3:30. DJ Patx.

Abuztuak 15, ostirala. Amabirjin eguna

11:45. Pilota partidak:
Lizarralde-Telleria vs. Bergara-Aranburu
Eritz Egiguren-Apezetxea vs. Lizarralde-Paul Egiguren
Aimar Egiguren-Urtzi Egiguren vs. Txapei-Alonso
12:30. Meza nagusia.
18:00. Herritarren arteko herri kirolak.
22:30. Izer eta Alabier.

Abuztuak 16, larunbata

7:30. Oilasko biltzeko irteera.
11:00. Ume eta gaztetxoen krosa.
12:00. Paellada.
22:30. Obaneuke erromeria.
3:00. DJ Patx.

Abuztuak 17, igandea. Umeen eguna

11:00. Umeen txupinazoa.
Jarraian, zirku tailerra.
11:30. Jubilatuen hamaiketakoa.
13:00. Umeen bazkaria (aurrez izena emanda)
17:00. Ginkana.
18:30. Txokolatada.
19:00. Jon Urbieta.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide