Abuztuko oporraldiaren ondoren Enplegurako Orientazio zerbitzua berriro ere martxan da Zestoan

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazten du, Orientazioko aurrez aurreko zerbitzuak Zestoan eskaintzen jarraituko duela astearteetan 9:00etatik 11:30etara. Ezinbestekoa izango da aurretiko hitz ordua hartzea 688 75 84 94 telefonora deituz edo orientazioa@iraurgiberritzen.eus posta elektronikora mezu bat bidaliz.

 Orientazio Zerbitzuaren bitartezerabiltzaileek aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dutePertsona bakoitzaren beharretara egokitutako orientazio integrala, enplegu eta prestakuntza beharrak aztertuz, beti ere enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Honako laguntza pertsonalizatua ere eskainiko da:

  • Enplegua aktibokibilatzen laguntzea eta ibilbidea jorratzea.
  • Curriculuma eta aurkezpen-gutuna landu.
  • Prestakuntza-beharrak aztertu.
  • Lan-merkatuaren gaurkotasunari buruzko informazioa.
  • Praktiken eta Gradu amaierako Proiektuen kudeaketa



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide