Albisteak

Gaurtik ostegunera arte, Ertxiña Musika Eskolaren entzunaldiak eta ate irekiak egingo dira

Gaurtik hasi eta osteguna arte (martxoaren 23tik 26ra), Ertxiña Musika Eskolak entzunaldiak egingo ditu egunero 17:30ean, Kultur Etxeko aretoan. Saioetan eskolako ikasleek urtean zehar landutako lana erakutsiko dute, eta ate irekiak izango dira nahi duen orok bertaratu eta emanaldiez gozatzeko.

Entzunaldiak amaitzean, gainera, instrumentu ezberdinak probatzeko aukera izango dute interesa dutenek, musika ikasteko aukera gertutik ezagutzeko.

Bestalde, astearte goizean, Ertxiña Musika Eskolako irakasleek bi saio berezi eskainiko dizkiete LH1, LH2, LH3 eta LH4ko ikasleei. Emanaldi horietan instrumentuak ezagutu eta entzuteko aukera izango dute, musikarako jakin-mina pizteko helburuarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide