Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Hosteltur turismo sektoreko hedabide espezializatuak jakinarazi duenez, Accor hotel taldeak ibis Styles Zumaia-Zestoa hotela irekiko du 2026an, Euskal Kostaldean kokatutako proiektu berri batean. Irekiera 2026ko bigarren hiruhilekorako aurreikusita dago.
Hotel berriak 77 logela izango ditu, eta bai aisialdiko turismorako bai lan-bidaietarako ostatu aukera eskainiko du.
ibis Styles markaren ezaugarriei jarraituz, hotelak diseinu berezia eta tematikoa izango du, tokiko geologian eta euskal mitologian inspiratua. Helburua ostatu erosoa, funtzionala eta nortasun propioa duena eskaintzea da, ingurunearekin lotura estua mantenduz.

Argazkia: Hosteltour / Acor