Albisteak

Adiel Zabalak eskubaloi taldearen erreportajerako ateratako argazkiak

Azaroko zenbakian duela 50 urte sortu zen eskubaloi taldeaz arituko gara. Taldea sortu zuten hainbat herritarrekin bildu zen Jon Artano eta haien hitzak jaso ondoren osatu du erreportajea. Bilera hartan izan zen Adiel Zabala ere, kamara eskuan hartuta. Momentu hori betiko gorde zuen bere argazkiekin.
Aldizkarian, argazkiak Zabalarenak direla adieraztea ahaztu zaigu. Horrez gain, askotan,  aldizkarian ez dugu leku nahikorik izaten eta hori dela eta, txoko honetara ekarri ditugu batzuk.

Eskerrik asko Adiel egindako lanagatik eta beti laguntzeko prest egoteagatik!

Hemen dituzue Zabalak hartutako argazki batzuk:

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide