Albisteak

[ADINEKOEN TXOKOA] “Nagore, emango zenidake hitzordua?”

Pertsionistak Martxan taldeak maiatzeko zenbakirako idatzitako elkarrizketa:

Asteartea da eta Nagore Olazabalek badu norbait zain hankak errepasatzeko. Prestatzen den bitartean, galdera batzuk egin dizkiogu.

Zenbat urte daramatzazu Zestoan podologo bezala lan egiten astean behin?

Hogeita bi urte pasa. Ikasketak bukatu eta berehala hasi nintzen.

Zein da zure lanetik gehien gustatzen zaizuna?

Zestoan jubilatuak bakarrik hartzen ditut. Gehienak 75 urtetik gorakoak dira. Herrian bertan, aukera hau izatea, benetan oso ondo etortzen zaie. Denak ezagunak ditut eta elkarrekiko hurbiltasun handia sentitzen dugu. Benetan, oso atsegina izaten da. Hanketako lanak egin bitartean, solasaldi interesgarriak edukitzen ditugu.

Auzoetatik ere etortzen zaizkizu?

Bai. Arroabekoak izan ezik, Zestoa erdi gunekoak eta beste auzo guztietakoak.

Zeintzuk etortzen dira gehien, emakumeak ala gizonak?

Hamarretik zortzi, emakumeak dira. Gizonezkoen kasuan, azkazalak moztu, gastatu eta txukuntzea izaten da gehien egiten dudana (eurak iristen ez direlako). Askori lotsa ematen die, baina behin konfiantza hartzen dutenean lasai etortzen dira. Emakumeak aldiz, ohiko txukunketaz gain beste arazo batzuek izaten dituzte. Gehienetan kailuak.

Irakurleentzat, aholkurik bai?

Gizonezkoei orokorrean esango nieke, azkazalak moztea konplikatzen hasten denean, ez daitezela etxeko inor presionatzen aritu eta etortzeko lasai. Emakumeei berriz, zapatak behar diren zabalerakoak erabiltzea eta ez estuak eta taila handiagokoak.

Pentsionistak Martxan taldea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide