Albisteak
[ADINEKOEN TXOKOA] Pertsona erresilienteen dekalogoa
— 2024-04-11PERTSONA ERRESILIENTEEN DEKALOGOA
Erresilientea deitzen zaio egoera txarrei aurre egiteko bizitzako ikasbide baikorra azaleratzeko gaitasuna duenari.
Erresilientzia, gehienetan, sufrimendu emozionalen bizipenetik sortzen da. Bizi-egoera estresagarrien aurrean mentalki orekatsu mantentzen laguntzen digu. Demagun, alzheimerra duen senidea daukagula gure artean; sufrimendua sortzen du, baina, aldi berean, hazkunde pertsonalean lagun dezake edo gure balio eta lehentasunen eskala aldatzea eragin dezake.
Sarritan, berez sortzen den zerbait da, baina badira hura indartzen lagun diezaguketen estrategiak.
1.-Familia eta gizarte harreman onak sustatu.
Laguntza eta babesa lortzeko iturri bikaina.
2.-Krisia, arazo gaindi ezina bezala ez ikustea.
Ezin ditugu egoerak aldatu, baina bai interpretatu.
3.-Aldaketa bizitzaren parte dela onartu.
Senitartekoek, alzheimerra aldatu ezin badute ere, arreta lehen seinaletan jarri.
4.-Autoezagutza sustatzea.
Egoera zailetatik pasatzeak autoestimua indartu egiten du.
5.-Ekintza erabakigarriak gauzatzea.
Egoera ez da desagertzen, aurre egin behar zaio.
6.-Berezko helburuak izatea.
Helburu errealistak ezarri eta jardun.
7.-Norberaren ikuspegi positiboa elikatu.
Arazoak konpontzeko dugun gaitasunean konfiantza izan.
8.-Egoerak perspektibarekin ikusi.
Gune estresagarrietan begirada zabala eta objektiboa izan.
9.-Itxaropenari eustea.
Ikusi nahi dugun horretan oinarritzea.
10.-Erresilientzia sustatzeko beste aukera batzuk.
Egoerak estresagarriak barneratzeko eta sentimenduak azaleratu eta adierazteko IDATZI ETA HAUSNARTU.
(Pasqual Maragall fundazioaren aldizkarian argitaratutakoaren laburpena)
Pentsionistak martxan
Egin zaitez bazkide