Albisteak

AEKk jakinarazi du non hartuko duten lekukoa herriko eragileek Korrikan

Korrika Urola bailarara iristear dela, AEK-k aurreratu du zein puntutan hartuko duten lekukoa herriko eragileek, bai Arroa Behean eta bai Zestoan. Antolakuntzak emandako informazioari esker, dagoeneko zehaztuta daude ibilbideko geldialdi nagusiak eta parte hartuko duten taldeak.

Korrika lehenik Arroa Behetik igaroko da, martxoaren 25ean. Arratsaldeko azken orduan egingo du bidea, eta bi lekuko-hartze izango dira: Narrondon hasiko da, Bakun Itzulpenak eta Ezkaizto eragileen eskutik, eta handik gutxira, Karmengo Amaren errepidean hartuko dute lekukoa Arroa Beheko Festa Batzordeak eta Gipuzkoako Eskola Txikien Gurasoen Koordinakundeak.

Handik hiru egunera, martxoaren 28an, Zestoara iritsiko da Korrika, eta arratsalde osoan zehar luzatuko da ibilbidea herrian barrena. Lasaoko autobus geltokitik abiatuta, herriguneko hainbat puntutan egingo ditu geldialdiak, eta eragile ugarik hartuko dute lekukoa: merkatariak, alderdi politikoak, ikastetxeak, udala, kultur eta kirol elkarteak, baita herri mugimendu ezberdinak ere.

Besteak beste, Gurutzean, plazan, herri sarreran eta tren geltoki inguruan egingo dira lekuko-hartzeak, eta ibilbideak herri osoa zeharkatuko du, amaiera Lasa jatetxe inguruan eginez. Guztira, hogeitik gora eragilek parte hartuko dute Zestoan, euskararen aldeko ekimenarekin bat eginez.

Arroabeako lekuko-hartzeak

Herria Eragilea Lekuko-hartze zenbakia Lekua Eguna Ordua
Arroabea Bakun Itzulpenak; Ezkaizto 1855 Narrondo 2026-03-25 17:57
Arroabea Arroa Beheko Festa Batzordea; Gipuzkoako Eskola Txikien Gurasoen Koordinakundea 1856 Karmengo Amarren errepidea 2026-03-25 18:03

Zestoako lekuko-hartzeak

Herria Eragilea Lekuko-hartze zenbakia Lekua Eguna Ordua
Zestoa 1. Lasaoko Izarraitzpe Kultur Elkartea
2. Arroa Goiko Herri Etxea
3059 Lasaoko autobus geltokia 2026-03-28 17:16
Zestoa Zestoan Merkatari Elkartea 3060 Alberdikoa aurreko bidegurutzea 2026-03-28 17:21
Zestoa Zestoako EH Bildu 3061 Santana aurreko bidegurutzea 2026-03-28 17:26
Zestoa Zestoako Herri eskola eta Ekain Guraso Elkartea 3062 Autobus geltokia 2026-03-28 17:28
Zestoa Zestoako Udala 3063 Herri sarrerako etxeak 2026-03-28 17:32
Zestoa Portale Kultur Elkartea 3064 Herri eskola aurrea 2026-03-28 17:33
Zestoa 1. Danbolinzulo Kultur Elkartea
2. Ertxina Musika Eskola
3065 Gurutzea 2026-03-28 17:35
Zestoa 1. Itxaropena Dantza Elkartea
2. Zestoako Gazte Asanblada
3066 Herri irteera 2026-03-28 17:36
Zestoa 1. Ahurra Aizarnako Guraso Elkartea
2. Aizarnako Herri Elkartea
3067 Plaza 2026-03-28 17:37
Zestoa San Juan Fundazioa 3068 Ekain okindegi parea 2026-03-28 17:39
Zestoa Zestoako AEK 3069 Arozena 2026-03-28 17:40
Zestoa 1. Zestoako Mugimendu Feminista
2. Sare Zestoa
3070 Herri irteerako etxeak 2026-03-28 17:41
Zestoa Zestoako Udaleko Langileak 3071 Tren geltokirako bidegurutzea 2026-03-28 17:43
Zestoa Abantzu Pilota Kluba 3072 Autobus geltokia 2026-03-28 17:45
Zestoa Aizarnazabalgo EH Bildu 3073 Alberdikoa aurreko bide bazterreko esplanada txikia 2026-03-28 17:48
Zestoa Aizarnazabalgo Udala 3074 Bidegorriko zubipea 2026-03-28 17:51
Zestoa Zestoako EAJ 3075 Trenbide amaierako bidegurutzea 2026-03-28 17:56
Zestoa Zestoa Futbol Taldea 3076 Lasa jatetxea 2026-03-28 17:59



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide