AEKn abian dugu 2023-2024 ikasturteko matrikulazioa

AEK-ko euskaltegi guztietan bezala, Zestoako AEKn ere matrikulazioa zabalik dugu. Aurtengo ikasturtean, hizkuntza ikasteko eta euskara maila hobetzeko hamaika aukera ditugu. Gainera, Zestoako Udalaren dirulaguntza sistemari esker, herritarrok posible duzue ikastaroak doan egitea.

Urrian hasiko den ikasturtean ohiko ikastaroekin jarraituko dugu. Hala, hauek izango dira Zestoako AEKn euskara ikasteko aukerak:

  • Euskaltegian, aurrez aurreko taldeak: euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2).
  • Autoikaskuntza euskaltegian.
  • Mintzalagun taldeak.

Beraz, etxeko eta lagunarteko harremanak euskaraz izateko, lan egoera hobetzeko, zein euskara maila daukazuen jakiteko, eta abar, herritarrok Zestoako AEKn aukera ugari duzue. Ildo horretan, Euskara hurbil, zu urrun heltzeko da aurtengo kanpainaren leloa; izan ere, ikastaro eskaintza oparoari esker nahi duzun txokoraino heltzen gara. Zestoako AEK-n irakaslea bidelagun izango duzu eta uneoro daukagun onena eskainiko dugu euskaraz ikas dezazun. Azken ikasturteotan indartsu aritu gara eta asko izan dira gurekin ikasten aritu diren zestoarrak. Joera horri eustea da gure erronka!

Aurten, gainera, 16-18 urte bitartekoei zuzendutako dirulaguntza lerroa atera du Eusko Jaurlaritzak, C1 ateratzera bideratutakoa. Beraz, adin tarte horretakoa baldin bazara eta C1 mailako azterketa gainditzea lortu ez baduzu, Zestoako AEKn lagunduko dizugu!

Informazioa eskatzeko edota izena emateko, Axun Arrazola plazan dagoen Kultur Etxeko bulegoan izango gaituzue, astelehenetik ostegunera 11:00-13:00 eta 17:00-19:00; ostiraletan, aldiz, 10:00-13:00. Telefonoz deitu nahi izanez gero, 670 420 048 duzue zenbakia eta emailez zestoa@aek.eus helbidera ere jo dezakezue.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide