Afarien ordutegia aurreratu dugu
— 2020-10-30Garai arraroak bizi ditugu, neurri berri bakoitzeko aldaketak izaten ari gara eta neurri bakoitzera moldatzen ahalegintzen ari gara, modu seguru eta kontziente batean Portale kulturgunean denok gozatzen jarrai dezagun.
Etxeratze-agindua dela eta kulturgunea 23:00etan itxi beharrean gara. Beraz, afariak emateko aukera bai, baina afalosteko “sobremesa-rako denbora gutxi geratzen da.
Horri konponbidea bilatu nahian, afarien eta sukaldearen ordutegia moldatu dugu: asteburu honetatik aurrera 19:00etatik 21:30era egongo da irekita sukaldea, lehenago afaldu eta afalostean lasaixeago egon nahi duenak ere aukera izan dezan.