Ibilbidea: Zestoa-Aizarnazabal-Indamendi-Zarautz, guztira, 14,5 kilometro. Mendi irteeran parte hartzeko nahikoa izango da gurutzera azalduta. Txangoa amaitu ostean Zarautzen geratuko dira egun pasa, Kilometroak jaia ospatuko baita bertan igandean.
Juan Mari Olaetxea, Donostiako Elizbarrutiko Bikario Nagusiak, Zestoako Elizaren konponketari buruz argibideak emango dituen. Nahi dutenentzako irekia izango da.
Loreontzirako apaingarriak egiteko aukera izango da Gaztelekuan. 1 eta 2. zikloetako gaztetxoei zuzenduta saioa. 2 txanda aukeran, 17:00-18:00 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da Gaztelekuan.
Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak ‘Disoluzio argiak’ poesia liburua aurkeztuko du datorren asteazkenean, urriak 30, arratsaldeko 19:00etan, Portale kulturgunean. Bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu Otamendik lan honetan eta galdera horiek egiteko poesia molde berri bat bilatu du.