Loreontzirako apaingarriak egiteko aukera izango da Gaztelekuan. 1 eta 2. zikloetako gaztetxoei zuzenduta saioa. 2 txanda aukeran, 17:00-18:00 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da Gaztelekuan.
Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak ‘Disoluzio argiak’ poesia liburua aurkeztuko du datorren asteazkenean, urriak 30, arratsaldeko 19:00etan, Portale kulturgunean. Bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu Otamendik lan honetan eta galdera horiek egiteko poesia molde berri bat bilatu du.
EGITARAUA: 14:30 – Etxean bazkaltzen duten umeak kiroldegira joango dira zuzenean BAKOITZA BERE KOLOREKO KAMISETA JANTZITA. 14:45 – Desfilea. 15:00 – Olinpiada hasiko da. Jokoak amaitutakoan ikasleek frontoi erdian "ERRE ERREKINA" abestuko dute. 16:00 – Gaztain jana 16:30 - Gaztainerre egunaren bukaera
ORDUA: 12:00etan LEKUA: Zestoako plazan GIDA LANETAN: Vicente Davila PREZIOA: Doan Ezkutuko Altxorrak egitarau barruan honako bisita gidatua izango da: Zestoa. Bainuetxearen hiria/ Villa balnearia XVIII. mendearen amaieratik gaur egunera arte, Zestoak bizitasun handia izan du bere ur sendagarriei esker. Urzaleentzako eraiki ziren hotel askotariko batzuk zutik diraute, horien artean emblematikoena: Zestoako bainuetxea. Hotel hauen...
11:30ean Idiakaitz Txistulari taldearen kalejira. Erraldoi eta buruhaundiak. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka-erakusketa. 14:30ean, bazkari herrikoia.