Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2024ko festak antolatzeko lehen bilera egingo da maiatzaren 9an, Alondero aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Udalak bilerara azaltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du; izan ere, erabateko lehentasuna izango dute bileran proposatutako ekitaldiak.
Bileran landuko diren gaiak:
- Udan zer Zestoan?
- Uda amaierako kontzertuak.
- Edadetuen eguna.
- Festetako egunak errepasatu.
- Ekitaldi nabarmenenak kokatu (zekorketak, pilota, paella, umeen bazkaria…).
- Txupinazoa nork botako duen aztertu…