Ohiko elkarte bazkaria Zumaiako Marina Berri jatetxean. Lehenik 12:30ean urtean zehar hil diren bazkideen arteko meza. Nahi duenarentzat autobus zerbitzua jarriko da Gurutzetik.
Banda eta gabon abesbatzaren kontzertua, eguerdian. Gabon abesbatza aterako da kantuan, 17:00etan eta ordu beretsuan Olentzero etorriko da Lauiturrira, auzoetara...
10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana. XXXI. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XXIII. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk: Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa. Azalpenak 12:30etatik aurrera. / Erlauntzako produktuen dastaketa. / Haurrentzako tailerrak. XXII. Zestoako Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Zestoako eta kanpoko artisauak eta salmenta-postu franko izango dira. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak....
Ekain guraso elkarteak antolatuta, familia tailerra. Gabonetako marrazki eta apaingarriak egingo dituzte Gaztelekuan 17:00ettaik 19:00etara, HH2tik gorako haurrek. Ez da izen-ematerik izango, baina haurrek arduradun batekin joan beharko dute.
17:00etan hamar urtera arteko haurren txanda. Plazan hasi eta plazan amaitu. Ondoren, 11 eta 15 urte bitarteko gazteek 1.000 metro egingo dituzte. 16 urtetik gorakoek 3.000 metroko ibilbidea. Parte hartzeko egunean bertan eman beharko da izena, 16:00etatik 16:45era bitartean, plazan. Irabazle eta partaindeentzako opariak zozkatuko dira.