Arratsaldeko 18:00etan txupinazoa botako dute herritar gazteenek. Ondoren, pilota partidak: Azkue-Agirre / Uria-Alonso eta Sasiain-Alonso / Egiguren-Egiguren. 21:00etan herri afaria 23:00etan Soiñuz Blai.
Goizean zehar oilasko biltzea. 11:00etan haur eta gazteentzako herri kirolak eta bazkaria. Eguerdian, paella lehiaketa eta bazkaria. Gaueko 23:00etan Rodeo taldearen kontzertua, eta ondoren, DJ HGS.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 12:30. Meza. 13:15. Herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Foru plazan. Aurtengo omenduak Esperanza Benítez Doblado eta Pedro Igarataundi Unanue izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 85 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute. Ondoren, harri-jasotzaileak plazan: Lur...