Albisteak

Gipuzkoako Herriarteko txapelketan arituko dira Zestoako pilotariak gaur

Zestoako pilotariek Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketako partidak jokatuko dituzte gaur.

Palako ekipoan; Josu Rodriguez, Josu Etxabe, Manex Odriozola, Adonis Gelis eta Ruben Larrañaga arituko dira 19:00etan Errenterian. 3 modalitate jolastuko dituzte, banaka osoan, banaka 7an eta binaka.

Eskupilotako partidak, gaur izango dira beasaienen 18:45etan. Horrela gelditu da aste hontako herriarteko alineazioa: Kadeteak mailan, Euken Zubelzu eta Mikel Zabala eta Oier Mayo ordezko bezala izanik. Jubeniletan, Aiert Uria eta Aritz Alonso, Unai Lizarralde ordezkoarekin. Eta maila nagusian Julen Odriozola eta Oier Alonso jokatuko dira Ioritz Agirre ordezko dutela.

Bueltako partidak, datorren asteburuan Zestoan izango dira 19:00etan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide