Albisteak
Tomate landarearen zaintzaz aritu ziren atzo Furgobaratzaren saioan
— 2024-05-17Furgobaratza egon zen atzo baratza parkean. 15 bat lagun inguru elkartu ziren tomate landareen zaintzaren ingurua jakintzak partekatzera.
Landaketa garaia da orain, eta hasieratik kontuan hartu beharrekoez jardun zen Furgobaratzako aditua. Landaketa distantziak, ekologikoan onartutako produktuez eta kimaketa egokiaz besteak beste.
Ekainaren 12an berriro gerturatuko da furgobaratza Iraetara eta ordu-arte sortutako zalantzaz gain, konpostaje indibidualaren inguruko saioa egingo da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide