Martxoa 2025
— 2025-04-01Irakurri 269. zenbakia hemen.
Apirilaren 13an, AUZOPLANA egingo dute Amillubin. Goizeko 9:00etan auzolanari ekingo diote, eta atseden txiki bat egin ostean, 12.30ean planari ekingo diote. Oraingoan begetalak lehortzeari buruzko saioa egingo dute: nola lehortu sendabelarrak, begetalak lehortzeko prozesuak, eguzki-lehorgailuak,... Ezagutzak partekatzeko giro lasaia sortu nahi dugu, denon artean ikasteko eta gonbidatuen ekarpenekin aberasteko.
Helduen danborradan parte hartzen duten talde guztiak daude bilerara deituta talde bakoitzean zenbat jende izango den jakiteko, guztira zenbat taldek parte hartuko duten zehazteko, ibilbidea erabakitzeko...