Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Gabon kontuak herrigune eta auzoetan

    Arroabean: 9:00. Gabon eskea Arroabeko baserri eta auzoetan, plazatik aterata. Iraetan: 10.30ean elkartu eta Olaizola eta Uria kalean eta Sabea kalean abestuko dute. Arroagoian: 12:00etan Matraka parera iritsiko da Olentzero. Herrigunean: 13:00etan elizan banda eta Gabon Abesbatzaren kontzertua. 17:00etan aterako da abesbatza kantuan San Juan egoitzatik. 17:30 inguruan Mari Domingi eta Olentzero Lauiturrieta ingurura gerturatuko...

  • Zoroperi eguna

    12:15 Herriko trikitilarien doinura Itxaropena dantza taldeko gaztetxoak eta helduak plazan arituko dira dantzan. Herritar guztientzat irekia izango da dantza saioa. 14:30 Babajana Gaztetxean 17:15 Plazatik denok frontoira ( Gaztetxeak barra jarriko du kiroldegi kanpoan)  

  • Kandela tailerra, Aiora Urbietarekin, Alonderon

    27ostirala: Kandela tailerra, Aiora Urbietarekin, Alonderon, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, 1 eta 2. zikloko haurrei zuzenduta. Ordu erdiko lau txanda izango dira aukeran: 17:00etan, 17:30ean, 18:00etan eta 18:30ean.

  • Urteko azken ostirala Sarek deituta

    27 ostirala: Urteko azken ostirala Zestoako Sarek deituta. Elkarretaratzea Euskal preso, iheslari eta deportatuen alde, 19:30ean plazan.