Martxoa 2025
— 2025-04-01Irakurri 269. zenbakia hemen.
Euskaraldiko txapa banaketa Arkupetan, 17:00etatik 19:00tara (maiatzaren 5etik 14ra bitartean Euskara Saileko bulegoan).
Pantailen inguruko zikloaren baitan Telmo Lazkanok hitzaldia emango du 17:30ean Alonderon. Hitzaldian, mugikorrekin eta sare sozialekin harreman osasuntsu bat garatu ahal izateko beharrezkoak diren xedeen inguruan hitz egingo da besteak beste....
Maiatzaren 10ean, 2025eko Udaberriko Festa egingo dute Amillubin. "Nork ekoiztuko du etorkizuneko janaria" galderapean, goizean goiz ekingo diote egunari, bi mahai-ingururekin. Bitartean, umeen txokoa, ipuin kontalaria, nekazal material eta produktuen...
Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Portalek. Maiatzak 11, igandea, 9.15etan hilerri pareko autobus geltokian.
Amaia Manterola, Zestoako Herri Ikastetxeko zuzendariak, jazarpenari buruzko hitzaldia emango du eta Isilgabe ikasle taldearen aurkezpena ere egingo da.