Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ezkaizto Auzo Elkarteak beste Kafe Tertulia bat antolatu du. Oraingoan gaia "gabonak eta kontsumoa" izago da eta Luis Mari Martijak gidatuko du.
Arroabean 9:00tan plazan elkartuko dira Gabon kantekin baserriak eta kaleak alaitzeko.
Arroagoiko Matrakea parera iritsiko da olentzero 12:00etan.
17:00etan aterako da abesbatza kantuan San Juan Egoitzatik, 17:30 inguruan Mari Domingi eta Olentzero Lauiturrietara inguratuko dira. Baserritarrez jantzi eta kriseiluak eramateko deia egindute antolatzaileek. Gabon kantak abestuko dira plazara bidean.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. XXXII. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XXIV. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk. XXIII. Zestoako Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Zestoako eta kanpoko artisauak eta salmenta-postu franko izango dira. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. 12:45. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Ondoren, Sagardoa dastatzea,...
Abenduaren 27an, Hortzetako pastaren tailerra, Mari Artano eta Goiatz Aristik gidatuko dute Ekain Guraso Elkarteak antolatu duen ekintza. Gaztelekuan izango da eta zikloka ordutegi aukera ezberdinak izango dituzte: HH 4 eta 5 11:00 edo 12:00etan, 1.zikloa 16:00 edo 17:00etan eta 2. zikloa 18:00 edo 19:00etan