Otsaila 2025
— 2025-03-10Irakurri 268. zenbakia hemen.
Martxoaren 24, 25, 26 eta 27an 17:15ean kultur etxeko areto nagusian musika astea ospatuko du Ertxiña Musika Eskolak. Asteko egun bakoitzean hainbat instrumentu ikusi ahal izango dituzte bertaratuek eta amaieran nahi duten ikasleek instrumentuak probatzeko aukera izango dute musika eskolan.
Agiro mendi klubak, 2025.urtean federatu direnen txartelak iritsi direla jakinarazi du. Beraz, izena eman duten pertsonei, lehenbailehen kiroldegitik euren txartelaren bila pasatzeko deia egin du. 2012tik aurrera jaiotako haur, gazte eta nagusiek, estatu mailan, Pirinioetan edo mundu mailan federatzeko aukera izan dute. Kirolen artean, mendi espedizioa, eski alpinoa, snow eta eski alpinoa eta mendiko bizikleta...
Martxoaren 27, 28 eta 29an erakusketa eta proiekzioa egongo da. Martxoaren 29an, berriz, 17:00etatik 19:30era espezialitate ezberdinen goi mailako afizionatuen jaialdia egongo da Gurutzeaga Pilotalekuan.
17:00-18:00: Xaboi tailerra, HHko haurrentzat. 18:30-19:30: Txokolatezko ezpainetako baltsamo tailerra.
https://danbolin.eus/emakume-pilotarien-jardunaldien-baitan-raketistak-lehen-eta-orain-dokumentala-ikusteko-aukera-izango-da-ostiralean-kultur-etxean/