Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

Ertxiñako Musika Astea

Martxoaren 24, 25, 26 eta 27an 17:15ean kultur etxeko areto nagusian musika astea ospatuko du Ertxiña Musika Eskolak. Asteko egun bakoitzean hainbat instrumentu ikusi ahal izango dituzte bertaratuek eta amaieran nahi duten ikasleek instrumentuak probatzeko aukera izango dute musika eskolan.

Emakume pilotarien jardunaldia

Martxoaren 27, 28 eta 29an erakusketa eta proiekzioa egongo da. Martxoaren 29an, berriz, 17:00etatik 19:30era espezialitate ezberdinen goi mailako afizionatuen jaialdia egongo da Gurutzeaga Pilotalekuan.

Haurrentzako tailerrak Arroabean

Arroabeko Elkargunea San Isidro kalea 3,Zestoa

17:00-18:00: Xaboi tailerra, HHko haurrentzat. 18:30-19:30: Txokolatezko ezpainetako baltsamo tailerra.