Agiro mendi klubak 2024 urterako federatu direnen txartelak jasotzera pasatzeko deia egin du
Danbolin— 2024-06-20Agiro mendi klubak, 2024 urterako federatu direnen txartel guztiak iritsi direla jakinarazi du. Beraz, izena eman duten herritarrei lehenbailehen kiroldegitik euren txartelaren bila pasatzeko deia egin du. Pasa den azaroaren amaieran jakinarazi zuen Agiro Mendi Klubak mendian federatzeko kanpaina martxan zela. Estatu mailan, Pirinioetan edo mundu mailan federatzeko aukera ematen du txartel honek mendi espedizioa, eski alpinoa, snow + eski alpinoa eta mendiko bizikletan.