Albisteak

Agiro mendi klubak 2024 urterako federatu direnen txartelak jasotzera pasatzeko deia egin du

Agiro mendi klubak, 2024 urterako federatu direnen txartel guztiak iritsi direla jakinarazi du. Beraz, izena eman duten herritarrei lehenbailehen kiroldegitik euren txartelaren bila pasatzeko deia egin du. Pasa den azaroaren amaieran jakinarazi zuen Agiro Mendi Klubak mendian federatzeko kanpaina martxan zela. Estatu mailan, Pirinioetan edo mundu mailan federatzeko aukera ematen du txartel honek mendi espedizioa, eski alpinoa, snow + eski alpinoa eta mendiko bizikletan.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide