Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Aurtengo Txikitasunian Haundi eguna urriaren 17an ospatuko dute Arroabeko auzotarrek. Urtero bezala, auzotarrak elkartzeko eta elkarrekin egunaz gozatzeko hitzordua izango da; baita antolatzaileek eurek ere festa barrutik bizitzeko eguna.
Iaz txinga erronka antolatu zuten, eta izan zuen harrera ona ikusita, aurten beste pauso bat ematea erabaki dute: plaza hartuko dute giza proban lehiatzeko. Aizarnazabaldarrak izango dituzte aurkari, oso ohikoa ez den herri kirol batean; are gutxiago emakumeen artean.
Erronka honen ideia nola sortu zen, taldea nola osatu duten eta azken hilabeteetako prestaketa nolakoa izan den kontatu digute Amets Torresek eta Jaione Aristondok.