Albisteak

[ARGAZKIAK] Mendikute inguruko bazterretan barrena ibili dira Agiroko lagunak

Mendi Astearen barruan, Albisturren hasi eta amaitu den txangoa egin dute gaur Agiro mendi klubarekin 19 lagunek. Mendikute gailurra eta gaztelua ezagutzeaz gain, koba ere bisitatu dute; esperientzia berria izan da parte hartzaile batzuentzat.

Ibilbidean zehar, udazkenak naturan utzitako koloreez gozatzeko aukera ere izan dute mendizaleek.

Mendi astearen amaiera bihar izango da

Bihar, igandea, Rubio-Iraolagoitiaren omenezko BTT zeharkaldia izango da Mendi Astearen barruan. Parte hartzaileak 09:00etan abiatuko dira Gurutzetik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide