Albisteak

Agortu dira igandeko bertso saiorako sarrerak

Agortu dira Eniarraitzek eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatuko bertso saiorak sarrerak. Bihar, igandea, izango da hitzordua, arratsaldeko 17:00etan hasita, kiroldegian.

Bertso Urtie egitasmoaren baitan antolatu dute saioa. 2020-2021 ikasturtean iraungo du egitasmoak eta honen helburua, bailarako bertso mugimenduari astindu bat ematea da. Pandemiak gogor kolpatu du bertsolaritza eta ekimen honekin kultura segurua dela aldarrikatu eta bertso saio ezberdinak antolatzea erabaki du Erniarraitz elkarteak. Saio horietako bat izango da igandekoa.  Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia, Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga bertsolariak arituko dira bertsotan eta Uxue Areizaga izango da gai jartzailea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide