Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Martxoaren 15ean, larunbatez, Hitzetik Loratu egitasmoaren barruan ahozkotasuna lantzeko lehen tailerra egin zuten Liburutegian eta saioan 10 lagun inguru bildu ziren.
Tailer hau Amaia Elizagoien “Ameli” bertsolari eta ipuin kontalariak gidatzen du. Saioetan, ipuinak kontatzeko teknikak, entzulearen arreta geureganatzeko trikimailuak eta, oro har, ahozkotasuna lantzeko tresnak lantzen dabiltza. Helburua ahozko espresioa hobetzea da, kontakizunen bidez norberaren istorioak partekatzeko gaitasuna garatuz.
Bihar, larunbatean, jarraituko dute bigarren saioarekin, goizeko 10:00etatik 12:30era, berriz ere Liburutegian.